Donostiako erraldoiak San Telmo museoan izango dira abuztuaren 30era arte

Donostiako erraldoiak San Telmo museoan izango dira abuztuaren 30era arte Itzurun konpartsako erraldoiak eta Altzoko Handia elkartuko dituen ibilbidea egiteko aukera izango da museoan egun horietan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-erraldoiak-san-telmo-museoan-izango-dira-abuztuaren-30era-arte/@@download/image/Altzoko_Handia_HANDIA.jpg
2023/08/21
Itzurun konpartsako erraldoiak eta Altzoko Handia elkartuko dituen ibilbidea egiteko aukera izango da museoan egun horietan.
Donostiako erraldoiak San Telmo museoan izango dira abuztuaren 30era arte

Aste Nagusian hiriko kaleak alaitzen aritu ondoren, Donostiako zortzi erraldoiak San Telmora itzuli dira atseden hartzera. Altzoko Handiarekin batera elkartuko dituzte “ibilbide erraldoi” baten bidez. Hala, Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Manrique, Karmeli, Mattin eta Maritxu, Joakin Elizegi Altzoko Handiarekin batuko dira.

Erraldoiak egongo diren klaustrotik hasita, Altzoko Handia bizi den lehen solairurainoko bidea egitea da proposamena. Ibilaldia abuztuaren 30era arte egin ahalko da, 10:00etatik 18:30era (astelehenetan izan ezik).

Gainera, erraldoi bikote txiki baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute ibilbidea egiten dutenek. Informazioa museoaren sarreran jaso daiteke.