Donostiako Emakumeen Etxean, 2. urteurren festa

Orain bi urte ireki zituen ateak Donostiako Emakumeen Etxeak, eta orduz geroztik hamaika egitasmo eta ekintza burutu dituzte, andrazkoak jomugan. Igande honetan, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontratako Nazioarteko Egunean, urteurrena ospatu eta lanean jarraitu behar dugula oroitarazteko festa egingo dute eguerditik aurrera.
Gizartearen baitan eraldaketa lortzeko asmoz, feminismoak bultzatu nahi dituen emakume talde baten ekimenez sortu zen Donostiako Emakumeen Etxea. Erakusketak, tailerrak, aholkularitza, ikastaroak eta beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dituzte bertan, eta emakume orori zabaldurik dago.
Bi urteko ibilbidean gustura aritu direla, eta egindakoarekin harro, aurrera jarraitzeko asmoz dabiltzala adierazi dute bertatik.
Festa
Horregatik, igande honetan, azaroak 25 eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, festa berezia antolatu dute. Goizean Donostiako kaleetan zehar egingo den manifestaldira joateko deia zabaldu dute, egitaraua horrekin hasteko asmoz.
Ondoren, 14:30ean, bazkari herrikoia egingo dute Emakumeen Etxean bertan, eta norberak pikatzeko zerbait ekar dezan eskatu dute antolatzaileek. Ondoren, 15:00etatik aurrera, kantaldia, antzerki emanaldia, dantza eta Placida Dj-ren musika saioa izango dira. Sarrera erabat doan da, eta interesa duen edonor gonbidatu dute bertara.
Azaroaren 9an zabaldu zuten bost emakumek osaturiko erakusketa Emkumeen Etxeko erakusketa aretoan. Zirkunferentzia kurba itxi bat da izenburupean, buztinez egindako eskultura, argazkiak, telazko obra bat, margolana eta zeramikazko pieza bat bildu dituzte, eta urtarrila bitarte izango da ikusgai.
Hemen informazio gehiago.

"Zirkunferentzia kurba itxi bat da"