Donostiako dantza sueltoko txapelketarako izen-ematea zabaldu dute

Donostiako dantza sueltoko txapelketarako izen-ematea zabaldu dute Abuztuaren 22an, eguerdian, itxiko dute epea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-dantza-sueltoko-txapelketarako-izen-ematea-zabaldu-dute/@@download/image/DANTZAHANDINOT.jpg
2023/08/18
Abuztuaren 22an, eguerdian, itxiko dute epea.
Donostiako dantza sueltoko txapelketarako izen-ematea zabaldu dute

Donostia Festakek antolaturik, Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, Dantza Sueltoko Txapelketa egingo da irailaren 3an, 18:00etan, Konstituzio Plazan. Edonork har dezake parte baina bikoteko kideetako batek gutxienez 16 urte beteak izan beharko ditu.

Bikote bakoitzak txistuz eta trikitixarekin jotako Fandango bat eta Arin-Arin bat dantzatu beharko ditu. Puntuatuko diren beste bi proba ere izango dira: "Besoak airean" (Fandangoko bi pauso) eta "Txapela gainean" (Arin-arineko bi pauso). Nahitaezkoa izango da usadiozko jantzia erabiltzea.

Ondoko sariak banatuko dira: lehenengo bikotearentzat, txapela, lepo zapia, trofeoa eta 400 euro; bigarrenarentzat, trofeoa eta 325 euro; hirugarrenarentzat, trofeoa eta 275 euro; laugarrenarentzat, 225 euro; bosgarrenarentzat, 200 euro; seigarrenaretzat, 175 euro; zazpigarrenarentzat, 150 euro; eta zortzigarrenarentzat, 125 euro. Gainera,  ehun euro emango zaizkie sailkatuak izan ez diren bikote guztiei eta janzkera egokienari beste ehun euro. Bestalde, sari bereziak ere badira hobekin sailkatutako donostiarrentzat: lehenarentzat, 200 euro;  bigarrenarentzat, 160 euro eta hirugarrenarentzat, 125 euro. Zortzi saritakoren bat jaso duenarentzat balira, bakarra jaso ahal izango du.

Izen-ematea abuztuaren 22ko eguerdiko 13:30 arte izango da zabalik, eta formularioa bete beharko da.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.