Donostiako Beltza Records disko dendak 20 urte bete ditu

Donostiako Beltza Records disko dendak 20 urte bete ditu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-beltza-records-disko-dendak-20-urte-bete-ditu/@@download/image/2010758877beltzarecords.jpg
2012/12/13
berria
Donostiako Beltza Records disko dendak 20 urte bete ditu
Parte Zaharreko San Juan kalean dago, eta bertan musika afroamerikarra da nagusi. Binilo asko dituzte salgai.




Luis Beltza da musika dendako jabea eta inon gutxi aurki daitezkeen hamaika harribitxi ditu salgai. Urteurrena ospatzeko Soul Supreme festa egin berri dute Victoria Eugeniako Klub aretoan eta Gazteszenan. Hain justu, 80ko hamarkadan Donostian bertan Euskadi Soul Club izeneko festak antolatzen zituzten Beltza Records dendakoek; Marvin Gaye, Tamla Motown eta beste hainbat musikariren kantak jartzen zituzten.