Donostiako aurreneko gaztegunea, Antigua auzoan

Udalaren eta gazteen arteko elkarlanari esker, Villa Alegria udal eraikina gazteek kudeatutako espazio bilakatuko da aurrerantzean. Egitasmoare aurreneko zirriborroa egin dute momentuz, eta prozesua zabaltzeari ekingo diote segidan. Martxoaren 2an, larunbatez, festa-ekitaldi bat antolatuko dute bertan, hurbiltzen den orori hilabete hauetan egindakoa ezagutarazteko.
Orain arte hutsik egon den Villa Alegria udal eraikinak bizitza berreskuratuko du aurki, Donostiako aurreneko gaztegune bihurtuko baita. Naiara Sampedro Gazteriako zinegotziak adierazi duenez, egitasmoa auzoko gazteen "nahiak eta beharrak" asetzera dator, urria baita hiriak 18 urtetik gorako gazteentzat duen eskaintza.
Antiguako hainbat gazte eta eragile Udalarekin hartu-emanetan ibili dira azarotik otsailera bitarte, eta gaztegunera iristeko bidea diseinatu dute denbora tarte honetan: espektatibak, bultzatu beharreko balioak, helburuak, baldintzak, zailtasunak eta konponbideak, harremanak eta koordinazioa nola eraman aurrera... Alde guztiek argi dute honek prozesu ireki eta parte hartzailea izan behar duela eta, beraz, orain zirriborro hori hezur-mamitzeko garaia heldu denez, ahalik eta ahots gehien batu nahi dituzte proiektura. Horregatik, "Gaztegunea eraikitze bidean, sartu gurekin" leloa aukeratu dute, hain justu, martxotik ekainera zabalduko den bigarren faseari erreferentzia eginez.
Izan ere, gunearen erabiltzaile izango direnek beraiek definituko dute proiektua etorkizunean, gutxienez hilean behin larunbat goizetan elkartuta eta auzolanean eraikina eraldatuz. "Ondo bidean, ekainean, udararen aurretik, gaztegunea irekitzeko moduan izango gara. Horrek gazteen garapena eta autonomia sustatuko du", borobildu du zinegotzia.
Larunbatean, martxoaren 2an, donostiarrei eta auzotarrei, bereziki gazteei, espazio honetara gerturatzeko gonbita luzatu diete. Arratsaldeko 18:00etan ekitaldi bat egingo dute, festa eta guzti, eta orain arteko prozesuaren emaitzak jasoko dituen erakusketa paratuko dute bertan.

Martxoaren 2an, hurbilpena