Donostiako Aste Nagusiko IV. Marmitako lehiaketa

Donostiako Aste Nagusiko IV. Marmitako lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-aste-nagusiko-iv-marmitako-lehiaketa/@@download/image/20117153766FESTAK_marmitako2010bis_copia.jpg
2012/12/13
berria
Donostiako Aste Nagusiko IV. Marmitako lehiaketa
Aste Nagusiko ekitaldien artean marmitako lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du Donostia Kulturak Festak-ek, Gaztelubide Elkartearen laguntzarekin.

Abuztuaren 20an izango da, 11:00etatik 12:30etara, Donostiako Portuan Aste Nagusiko IV. Marmitako Lehiaketa. Lehiaketa gauzatu ahal izateko Donostia Kultura Festak-eko bulegoan 15 bikotek gutxienez eta 21ek gehienez izena eman beharko dute abuztuaren 5a baino lehen.
Antolatzaileek hegaluzea, patata, olioa, ura gasa batetik, eta mahaia eta bereizgarria bestetik emango dizkiote bikote bakoitzari, eta bakoitzak 12 anoako marmita prestatu beharko du. Partaideen ardura izango da piper berdea, txorizeroa, tomatea, tipula, baratxuria, gatza eta ardo zuria eramatea, eta beste osagairik eramatekotan lehiaketatik kanpo geldituko dira.
Epaimahaia gastronomian aditu ospetsuek osatuko dute eta sari banaketa lehiaketaren egun berean izango da, eguerdiko 13:00etan Portuan. Irabazleak 600 euro eta txapela izango ditu, bigarrenak 400 euro eta plaka eta hirugarrenak 250 euro eta plaka.