Donostiako 59. Jazzaldian joko duten tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak martxan dira

Donostiako 59. Jazzaldian joko duten tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak martxan dira Gregario de Luxe taldeak joko du gaur, Tabakaleran, 20:00etatik aurrera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-59-jazzaldian-joko-duten-tokiko-taldeak-hautatzeko-kontzertuak-martxan-dira/@@download/image/Foto-Web-Jazzaldia-900x500-Motelas-2023-2-c-Patxi-BU.png
2024/01/17
Gregario de Luxe taldeak joko du gaur, Tabakaleran, 20:00etatik aurrera.
Donostiako 59. Jazzaldian joko duten tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak martxan dira

59. Jazzaldia uztailaren 23tik 28ra izango da, eta abian da bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Aurten aurkeztu diren 44 proposamenetatik 15 banda hautatu ditu Jazzaldiaren antolakuntzak, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzat harturik, 59. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren hamar taldeak hautatuko ditu.

Urtarrilaren 13an ian zen lehen kontzertua, Fran Serrano 4tet 0202 taldeak jo zuen. Gaur izango da hurrengo hitzordua eta Gregario de Luxe izango da Kutxa Fundazioa Klubeko oholtzan, 20:00etan.  Iruñeko soul eta R’n’B taldea da, eta hogei urte beteteko ditu aurten.  Hori dela eta, bosgarren diskoa grabatu eta kontzertu-sorta bat egingo dute. 

Urtarrileko gainerako emanaldiak talde hauenak izango dira: Paul San Martín eta Fran Serrano Dúo, The Fake Cousins eta Óscar Garrido Quintet

Gainerako kontzertuak otsailean izango dira, hamar guztira, eta honako talde hauek joko dute: Nhil, Lutfi Jakfar Quintet, Moisés No Duerme Live BandLes 4 Saxes & Co, Alex Haro´s FreedomEuskal Hot Klub, Nacho Soto TríoIñar SastreMT4, Motelas

Emanaldiak Victoria Eugenia Club aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean, Tabakaleran, izango dira. Victoria Eugenia Clubeko emanaldiak doakoak izango dira eta gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu beharko da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. Kutxa Fundazio Klubeko sarrerak, berriz, hemen erosi behar dira, hiru euroan. Leihatilan bost euroko prezioa izango dute.