Donostiako 58. Jazzaldian joko duten tokiko taldeak hautatzeko hamabost kontzertu egingo dituzte

Donostiako 58. Jazzaldian joko duten tokiko taldeak hautatzeko hamabost kontzertu egingo dituzte Urtarriletik martxora izango dira emanaldiak, Victoria Eugenia Clubean, Altxerrin eta Kutxa Kultur Kluben. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-58-jazzaldian-joko-duten-tokiko-taldeak-hautatzeko-hamabost-kontzertu-egingo-dituzte/@@download/image/kinkfolk-web.jpg
2023/01/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urtarriletik martxora izango dira emanaldiak, Victoria Eugenia Clubean, Altxerrin eta Kutxa Kultur Kluben.
Donostiako 58. Jazzaldian joko duten tokiko taldeak hautatzeko hamabost kontzertu egingo dituzte

58. Jazzaldia uztailaren 21etik 25era izango da, eta martxan da bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Aurten aurkeztu diren hirurogeita bost proposamenetatik, Jazzaldiaren antolakuntzak hamabost banda hautatu ditu, taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzat harturik, 58. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren hamar taldeak hautatuko ditu.

Hortaz, aukeratutako hamabost taldeek emanaldi bana eskainiko dute jendaurrean. Kontzertuak Kutxa Kultur Klubean, Altxerrin eta Victoria Eugenia Club aretoan izango dira. 

Urtarrilean honako hitzordu hauek izango dira: urtarrilaren 16an, Lutfi Jakfar’s Sixth Trio, Victoria Eugenia Clubean; urtarrilaren 26an, Trio Nordeste, Kutxa Kultur Klubean; urtarrilaren 30ean, Xavi Maldonado and David Cid Quartet, Victoria Eugenia Clubean; eta urtarrilaren 31n, Mikel Legasa´s Quintet, Kutxa Kulturren. 

Otsailean joko diren kontzertuak ondokoak izango dira: otsailaren 6an, Isla Trío, Altxerrin; otsailaren 7an, Les Cuisinieres, Victoria Eugenia Clubean; otsailaren 8an, Xahu, Altxerrin; otsailaren 12an, Amaika Rude, Victoria Eugenia Clubean; otsailaren 13an, Brian Aching Project, Altxerrin; otsailaren 14an, Kinkfolk, Altxerrin; otsailaren 16an, Aldakan, Kutxa Kultur Klubean; otsailaren 20an, Arnaud Labastie Trío, Victoria Eugenia Clubean; otsailaren 23an, Ura Dúo, Kutxa Kultur Klubean. 

Azkenik, martxoan bi emanaldi egingo dituzte: martxoaren 9an, Motelas, Kutxa Kulturren eta martxoaren 21ean, Fuákata!, Altxerrin. 

Emanaldi guztiak 19:30ean izango dira, Amaika Ruderena izan ezik, hura ordu erdi lehenago egingo dute. Victoria Eugenia Clubeko sarrera doakoa izango da eta gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu beharko da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. Kutxa Kultur Klubeko sarrerak www.kutxakultur.eus webgunean eskuratu beharko dira hiru eurotan, eta lehiatilan bost eurotan. Altxerriko sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.