Donostia Zinemaldiko sarrerak erosteko jakin beharrekoak

Donostia Zinemaldiko sarrerak erosteko jakin beharrekoak Geroz eta gertuago dugu Zinemaldia; gaurtik aurrera Galetarako sarrerak lortu daitezke, eta igandean salgai izango dira gainontzekoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostia-zinemaldiko-sarrerak-erosteko-jakin-beharrekoak/@@download/image/Captura de pantalla 2017-09-08 a las 13.48.36.png
2017/09/11
Geroz eta gertuago dugu Zinemaldia; gaurtik aurrera Galetarako sarrerak lortu daitezke, eta igandean salgai izango dira gainontzekoak.
Donostia Zinemaldiko sarrerak erosteko jakin beharrekoak

Dagoeneko astebete eskas falta da Donostia Zinemaldiak alfonbra gorria zabaldu dezan, eta 65. ediziorako sarrerak laster jarriko dituzte salgai. Aurreko astean Culinary Cinema saileko gonbidapenak ordubete eskasean amaitu ondoren, gaur 09:00etan salgai jarri dituzte Donostia Sarien galetarako sarrerak.

Gainontzeko sarrerak, hau da, filmak ikusteko gonbidapenak, igandean jarriko dituzte salgai, hilak 17, 9:00etatik aurrera. Sarrerak erosi daitezke Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Elkarguneko beheko solairua) eta Kursaal Elkarguneko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak), eta Interneten (www.sansebastianfestival.com eta www.ticket.kutxabank.es). 


Sarrerak beste leku hauetan ere erosi ahal izango dira: Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran, Príncipe zinema-aretoetan (hilaren 22tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoetan (hilaren 23tik aurrera). Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Antonio Elorza Belodromoko leihatiletan bertan ere izango dira salgai saioak hasi baino bi ordu lehenago.

Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7,20 euro balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean %25eko deskontua egingo dute salmenta-kanal guztietan eta baita leihatilatan ere, baldin eta erosketa bakar batean egiten bada.


Aurten, berritasun gisa, gaur, astelehena 11, 09:00etatik aurrera erosiko diren sarrerak etxean inprimatzeko edo mugikorrean deskargatzeko aukera eskainiko dute, eta sortutako Home Ticketarekin leihatilatik pasatu behar izan gabe aretora sartu ahal izango da .

San Telmo Museoko emanaldietarako sarrerak doan izango dira eta gonbidapenak Zinemaldi Plazako leihatilatan jaso beharko dira.

 

GAZTE TXARTELAREKIN DESKONTUAK

Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek (K26, K26+, Mastercard/Visa BBK26, Mastercard/Visa BBK26+, Gaztekutxa, Visa Gazte eta Telecaja Joven txartelak) %50eko deskontuaz gozatu ahal izango dute sarrera bakoitzean, galetan eta abonamenduetan izan ezik. Gainera, euro 1 bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluak dituzten filmetarako.

Donostia Kultura Txartela eta Gazte Txartela dutenek %10eko deskontua izango dute 7,20 euro balio duten saioetan. Donostia Kultura txartela Zinemaldi Plazako eta Victoria Eugeniako leihatiletan bakarrik erabili ahal izango da, GAZTE-TXARTELA berriz, Zinemaldi Plazako leihatiletan soilik.

Programazioari buruzko informazio guztia Zinemaldiaren webgunean egongo da eskuragarri irailaren 16tik aurrera.