Donostia Zinemaldiako Sail Ofizialak lau emanaldi berezi izango ditu

Donostia Zinemaldiako Sail Ofizialak lau emanaldi berezi izango ditu 'Uchiage hanabi, shita kara miruka? Yoko kara miruka?' (Fireworks should we see it from the side or the bottom?) japoniarrak, 'Au revoir là-haut' (See You Up) frantziarrak, 'Wonders of the Sea 3D' frantziar-britainiarrak eta 'Morir' espainiarrak osatuko dute atala. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostia-zinemaldiako-sail-ofizialak-lau-emanaldi-berezi-izango-ditu/@@download/image/Zinemaldia_65.jpeg
2017/08/21
albiste-laburra
'Uchiage hanabi, shita kara miruka? Yoko kara miruka?' (Fireworks should we see it from the side or the bottom?) japoniarrak, 'Au revoir là-haut' (See You Up) frantziarrak, 'Wonders of the Sea 3D' frantziar-britainiarrak eta 'Morir' espainiarrak osatuko dute atala.
Donostia Zinemaldiako Sail Ofizialak lau emanaldi berezi izango ditu

Hilabete eskas besterik ez da falta 65. Donostia Zinemaldia abiatzeko eta, apurka-apurka, Sail Ofiziala osatuko duten filmen izenak ezagutarazten ari dira.

Iragarpen berrienak Sail Ofizialeko emanaldi berezien atala osatuko duten lau lanak jakinarazi ditu: Animaziozko lan japoniar bat, 20ko hamarkadako urte zoroak dakartzan film frantziar bat, bikote baten baitako gorabeherez ari den drama espainiar bat, eta hiru urtean zehar 3Dn eta itsasazpian filmatu duten dokumental bat.

Hala, dagoeneko iragarri dituzte aukera ofizialeko filmetatik hemezortzi. Datozen asteetan, saila osatuko duten gainerako filmak jakinaraziko dituzte.

 

AU REVOIR LÀ-HAUT
(See you up there)

Albert Dupontel (Frantzia)

 1919ko azaroa. Lubakietatik bizirik atera diren gizon bik iruzur bat antolatuko dute gerrako hildakoen monumentuen inguruan. Haietako bat primerako ilustratzailea da; bestea, kontulari xumea. Hogeiko hamarkadako Frantziako urte zoroetan, haien operazioa arriskutsu bezain ikusgarri bihurtuko da. Pierre Lemaitre idazlearen Au revoir là-haut eleberriaren egokitzapena (Goncourt Sariaren irabazlea).

 

UCHIAGE HANABI, SHITA KARA MIRUKA? YOKO KARA MIRUKA?
(Fireworks, should we see it from the side or the bottom?)
Akiyuki Shinbo, Nobuyuki Takeuchi (Japonia)

Kimi no Na Wa (Your Name) filma ekoitzi zuen etxearen lan berria. Udako oporrak, itsas aldeko herri batean, su artifizialen festaren bezperan. Nazuna, Norimichik gustuko duen ikaskidea, bere pentsamenduetan galduta dago, jakin berri du-eta amak, berriz ezkontzekotan baita, eskolaz aldaraziko duela. “Ihes egin dezagun elkarrekin” Nazunak Norimichiri, berarekin ihes egiteko eskean. Amak harrapatu eta etxera eramango du ordea.

 

MORIR
Fernando Franco (Espainia)

Luisen eta Martaren bizitzak bat-batean geldituko dira. Gezurrek, erruak eta beldurrak proban jarriko dute bikotearen egonkortasuna.

 

WONDERS OF THE SEA 3D
Jean-Michel Cousteau, Jean-Jacques Mantello (Erresuma Batua - Frantzia)

Hiru urtean zehar 3Dn filmatua, hasi Fiji irletatik eta Bahametaraino, film honek bidaia zirraragarri batean murgiltzen gaitu, gure planetaren azaleraren %71 estaltzen duten ozeanoetan urperatuz. Arnold Schwarzenegger-ek, The Terminator eta Total Recall filmeen protagonista mitikoak, ekoitzitako eta kontatutako dokumental ikusgarria. Ikusleari itsasoko altxorren eta horiek gordetzeko beharraren inguruko kontzientzia harrarazi nahi dion film bat. Zuzendarikideetako bat zientziaren zabalkundearen aitzindari enblematikoaren, Jacques-Yves Cousteauren, semea izan da.