Donostia Sariaren xarma

Donostia Sariaren xarma https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostia-sariaren-xarma/@@download/image/20121058163Ewan_McGregor.jpg
2012/12/13
berria
Donostia Sariaren xarma
Zinemaldiaren ohorezko saria jaso eta ziztu bizian film berri bat errodatzera joan da Ewan McGregor Hollywood aldera. August: Osage County izango du izenburu eta bertan zilarrezko farola etxean duten beste bi aktorerekin topo egingo du. Julia Roberts emazte izango du, eta Meryl Streep amaginarreba. Rebordinos eta lankideek hurrengo urterako hautagaiak nahi badituzte, hona filmean izango diren beste bi izen handi: Chris Cooper eta Sam Shepard.