Donostia Hiriko LII. Kutxa Literatura Sariketa

Kutxak urtero antolatzen duen 'Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariketak' 52 urte betetzen ditu aurten, eta iraialaren 30a bitartean zabalik dago, literatur lanak aurkezteko epea.
Sorkuntza eta hedapen literarioa sustatzeko Kutxak antolatzen duen lehiaketa honetan, euskarazko zein gaztelerazko idazleek, hizkuntzaren araberako bi kategorietan beren lanak aurkezteko aukera dute. Lehendabiziko kategoria ipuinarena da, DIN-A4 orrietan aurkeztutako 6 eta 25 orri bitarteko lanak izango dira, eta bigarrena, antzerkia edo literatura dramatikoa. Hauek, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzezteko moduko lanak izan behar dute, eta 75 eta 120 minutu bitarteko iraupenekoak.
Sarituen izendapena Donostian eginen da, otsailaren 25ean eta Interneten, www.kutxasocial.net webgunean, publikatuko da irabazleen izena.
Sari banaketa 2012ko maiatzean izango da eta bertan, ipuinen kategorian hizkuntza bakoitzeko irabazleek 10.000 euro irabaziko dituzte, eta antzerkian, berriz, 20.000 euro bakoitzak. Sari banaketa 2012ko maiatzean izango da.