Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu dute

Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu dute Epaimahaikideek hamabost antzezlan inguru ikusi beharko dituzte eta bakoitzaren balorazioa egin. Abenduaren 22ra arte eman daiteke izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostia-antzerki-sariko-epaimahaikide-izateko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/VEA_Antzerki_Saria.jpg
2022/12/16
Epaimahaikideek hamabost antzezlan inguru ikusi beharko dituzte eta bakoitzaren balorazioa egin. Abenduaren 22ra arte eman daiteke izena.
Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu dute

Donostia Antzerki Sariak euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzea du helburu. Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatutako ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria. Irabazlea epaimahaiak erabakitzen du eta berau publikoaren bi ordezkarik eta zortzi adituk osatzen dute. 

Deialdian parte hartu ahal izateko, hainbat baldintza bete behar dira: 2023ko urtarrilaren 1erako 18 urte beteta izatea, donostiarra izatea, euskara jakitea, antzerkia gustukoa izatea, eta partaidetzarik edota harreman zuzenik ez izatea sarian parte hartuko duten ikuskizunekin edota konpainiekin.

Epaimahaikideek XXIV. Donostia Antzerki Sariko antzezlanak ikusi beharko dituzte datorren urtean, 15 bat antzezlan, eta bakoitzaren balorazioa egin. 2024ko urtearen hasieran gainerako epaimahaikideekin elkartu eta irabazlea adostuko dute. Epaimahaikide izateak ere badu saria, 2023an ez ezik, 2024an ere Donostia Antzerki Saria dela eta, hirian eskaintzen diren helduentzako euskarazko antzezlan guztietarako bi sarrera jasoko baitituzte.

Epaimahaian parte hartzeko donostiaeuskaraz.eus-en dagoen inprimakia bete behar da abenduaren 22ra bitartean. Izena eman dutenen artean bi pertsona aukeratuko dira abenduaren 23an egingo den zozketa bidez.