Donostia 2016ko kartel erraldoiak herritarrek margotuko dituzte

Donostia 2016ko kartel erraldoiak herritarrek margotuko dituzte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostia-2016ko-kartel-erraldoiak-herritarrek-margotuko-dituzte/@@download/image/20123133134abiapuntuak_2.jpg
2012/12/13
berria
Donostia 2016ko kartel erraldoiak herritarrek margotuko dituzte
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua izango da, eta berau zabaldu eta herritarren parte hartzea suspertzeko, ekimen berezi bat abian jarri dute: hiri osoa apainduko duten kartel erraldoiak margotzeko aukera. Horretarako, bi modu izango dituzte herritarrek: tailerren bidez, edota sare sozialetan.

Abiapuntuak ekimenaren lehen urratsa izango da kartel erraldoien margoketa. Ehun herritar inguruk parte hartu ahal izango dute bertan, eta taldea sortzerakoan, barietatea bilatuko dute antolatzaileek, hau da, genero, adin eta lanbide ezberdinak dituzten lagunak bilduko dituzte.

Berauek margotzeko hainbat tailer antolatu dituzte San Telmon hilaren 27an, 28an, 29an eta 30ean. Bertara joateko helbide honetan eman behar da izena, datorren astelehena baino lehen —martxoak 20—. Tailer horietan herritarrek beren marrazkiak egingo dituzte paperaren gainean, eta horiekin mosaiko moduko bat osatuko da hirian zehar jarriko diren euskarriak betetzeko.

Mota guztietako teknikak erabil daitezke, eta abstraktuak edota surrealistak ere izan daitezke. Azken baten, egingo zaizkien galdera batzuei emaniko erantzun bisualak baino ez dira izango.


Olatu Talka festibala


Halaber, datorren maiatzean Olatu Talka festibala egingo dute, inoiz baino zabalagoa izango dena. Urumea ibaiak protagonismo berezia izango du, iragan udazkenean jasandako ur erauntsien ondorioz. Martxoaren amaieran kaleratuko dute antolatzaileek jaialdiaren egitarau osoa.