Donostia 2016k egoitza berria jai egun batekin irekiko du

Donostia 2016k egoitza berria jai egun batekin irekiko du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostia-2016k-egoitza-berria-jai-egun-batekin-irekiko-du/@@download/image/donostia-2016_1403602061.jpg
2014/06/24
berria
Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatu zutenetik, 3 urte beteko dira larunbat honetan. Hori dela eta, "Artejira" izeneko jaia prestatu du Fundazioak.

Ekainaren 28an, Donostia 2016k egoitza berriaren ateak irekiko ditu. Hori ospatzeko, hiria artez jantzi eta kaleak antzoki bihurtuko dituzte. Donostiako auzoetan hasiko da jaia eta 2016ren egoitza berrian amaituko da "Artejira" izeneko festa handi batekin.

Oreka izango da jaia ardaztuko duen gai nagusia; zortzi kultur etxeetan zortzi adierazpen-artistiko ezberdin proposatuko dira eta hariarekin josita baleude bezala, egoitza berrirako bidea irekiko dute. Donostia 2016k adierazi bezala "elkarrekin bizitzeko beharrezko dugun oreka horretatik abiatuta".