Donkey Kong Country Returns (Wii)

Retro Studiosen eskutik, hemen da Donkey Kongen eta Diddy Kongen itzulera. Bi dimentsioko plataformetan eta hiru dimentsioko eszenatoki ikusgarrietan barrena ibiliko zara tximinoarena egiten; jauzika. Joko honen aurrekaria Snes kontsolarako argitaratu zen, eta orduan bezain dibertigarria edo are dibertigarriagoa izango da orain Wiin.