Doñana guztiz lehortu da
Doñanako Santa Olalla urmael gez iraunkorrik handiena, eta abuztu lehor honi eutsi dion azkena, guztiz idortu da eta ur-putzu txiki bat soilik geratu da. Bertara, ur-hegaztiak ere ez dira hurbiltzen jada.
Doñanako Estazio Biologikoa datuak erregistratzen hasi zenetik hirugarren aldia da hau gertatzen dela. Datuak pasaden mendeko 70. hamarkadan hasi ziren hartzen.
Gune horretatik adierazi dute historikoki faunarentzat babeslekua izan dela. Europa iparraldera emigratzen duten hegaztien geldiunea izan ohi da. Gauzak aldatu egin dira ordea. Doñanari jada ez zaio ur gez iraunkorrik geratzen.
CSIC siglekin ezagutzen estazioaren aburuz Europa bizitzen ari den lehortea "bereziki intentsua" da. Iberiar Penintsulan ondorioak oso nabariak dira eta "hondamena izaten ari da espazio naturalentzat". Ohartarazi dute, ordea, "arazoa aspalditik" datorrela.
Urteak dira ez duela modu normalean euririk egiten. Doñana hamar urte jarraian doa bataz besteko prezipitazio mailatik behera. Santa Olalla urmaela zen ur iraunkorra mantentzen zuen bakarra, baina hau ere erabat lehortu da aurten. Ikerketek erakutsi dutenez, laborantza intentsiboagatik burutu diren etengabeko ustiapenek behin behineko urmaelak lehortzeaz gain iraunkorrak diren horiek ere mehatxupean jarri ditu.

