Domhnall Gleeson

Urteko filmik onenak biltzen dituzten zerrendetan behin eta berriz errepikatu diren lau film egin ditu: ‘Star Wars: Episode VII – The Force Awakens’, ‘The Revenant’, ‘Brooklyn’ eta zientzia fikzioaren maitale orok ikusi beharko lukeen ‘Ex Machina’.
EZAGUTU GENUEN...
Never Let Me Go (Mark Romanek, 2010).
Kazuo Ishiguroren eleberrian oinarritutako maitasun istorio distopiko eder honekin atera zen mundu zabaleko zinema aretoetara. Ostean etorri ziren Harry Potterren filmak.
HARRITUKO ZAITU...
Frank (Lenny Abrahamson, 2014).
Azken urteetan ikusi dugun pertsonaiarik berezi eta maitagarrienaren, Michael Fassbenderrek gorpuztutako Frank musikari panpin-buruhandiaren, lagunik onena izan zen komedia dramatiko beltz honetan.
KARTELDEGIAN...
Brooklyn (John Crowley, 2015).
Ekoizpen handien itzalpean geratu da 50eko hamarkadan AEBetara bizitza hobe baten bila joan ziren irlandarren istorioa, baina urteko filmetako bat da. Colm Toíbínen eleberria Nick Hornby laudatuak gionizatu du.
IKUSIKO DUGU...
Mena (Doug Liman, 2017).
80ko hamarkadan Medellingo droga kartelaren aurkako operazio garrantzitsua gidatu zuen DEAko agente Barry Seal protagonista duen filma izango da. Tom Cruisek gorpuztuko du Seal eta bere eskuin eskua izango da Gleeson.