Dolce & Gabbana arropa marka ezagunak animalien larruak erabiltzeari utziko dio urte honetatik aurrera

Dolce & Gabbana arropa marka ezagunak animalien larruak erabiltzeari utziko dio urte honetatik aurrera Dolce & Gabbana marka italiarrak, 2022. urte honetatik aurrera, bere arropa bildumarako animalien larruak erabiltzeari utziko diola iragarri du. Hori bai, larruginekin lanean jarraituko duela ere esan du, alternatiba jasangarriak topatzeko xedez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dolce-gabbana-arropa-marka-ezagunak-animalien-larruak-erabiltzeari-utziko-dio-urte-honetatik-aurrera/@@download/image/dolce_a_gabbana_elimina_uso_pieles_de_animales_en_su_indumentaria.jpg
2022/02/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Dolce & Gabbana marka italiarrak, 2022. urte honetatik aurrera, bere arropa bildumarako animalien larruak erabiltzeari utziko diola iragarri du. Hori bai, larruginekin lanean jarraituko duela ere esan du, alternatiba jasangarriak topatzeko xedez.
Dolce & Gabbana arropa marka ezagunak animalien larruak erabiltzeari utziko dio urte honetatik aurrera

Dolce & Gabbana marka ezagunak, Humane Society of the United States eta Humane Society International erakundeen babesarekin, animalia larruak erabiltzeari utziko dio bere arropa bildumetan urte honetatik aurrera. Konpainiaren hitzetan "erabaki kontzientea" izan da" etorkizun jasangarriago baterantz". 

Domenico Dolce eta Stefano Gabbana diseinatzaileek sortutako markak azaldu du "larruginen lana eta profesionaltasuna babesteko helburuz" eurekin kolaboratzen jarraituko duela "larru ekologikoko arropa eta osagarri alternatiboak lortzeko". Helburua material birziklatu eta birziklagarriekin larru sintetikoa lortzea da. 

Moncler-ek, moda italiarreko beste marka batek, 2024. urtetik aurrera larruak erabiltzeari utziko diola iragarri eta egun gutxira, Dolce & Gabbanak ere asmo bera azaldu du. Honela, Prada, Gucci edota Versace luxuzko moda marken joera jarraitu du.