DOKA T'ARTEA: Zuzeneko kontzertuak "online"

DOKA T'ARTEA: Zuzeneko kontzertuak "online" Zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak online eskainiko dituzte Donostiako DOKA Kafe Antzokiak eta HAMAIKA telebista kateak elkarlanean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/doka-tartea-zuzeneko-kontzertuak-eta-emanaldiak-online/@@download/image/DOKA tARTEA.jpg
2020/04/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak online eskainiko dituzte Donostiako DOKA Kafe Antzokiak eta HAMAIKA telebista kateak elkarlanean.
DOKA T'ARTEA: Zuzeneko kontzertuak "online"

Gaur bertan eskainiko dute lehen emanaldia. Horrela, nahi duen orok Iker Lauroba eta Leire Leturen 40 minutuko emanaldiaz gozatu ahal izango du. 

Nola ikusi?
HAMAIKA telebista katean, LTD eta Euskaltel bidezko telebista seinalean dira aukeretako batzuk. Alta, zuzeneko online seinalearen bidez ere badago aukera DOKA antzokiak duen Youtube kanalean, WWW.HAMAIKA.EUS/www.hamaika.naiz webguneko zuzeneko seinalean edota HAMAIKAren Facebook live eta Instagram kontuen bidez. 

Beraz, 20:00etan egin beroketak leihora txalo egitera atereaz, eta ondoren segi txaloa 20:05etatik aurrera Iker Lauroba eta Leire Leturen abestien erritmoan. Hauxe da DOKA T'ARTEak ekimenak eskainiko duen lehen zuzenekoa, baina gehiago egongo direla dirudi, beraz adi!

Ezerk ezin du aurrez aurreko zuzeneko musika bizitzeak eskaintzen duen plazera ordezkatu, baina bitartean hauxe da gehien hurbiltzen zaion alternatiba.