DOKA T'ARTEA: ZUZENEKO BERTSO SAIOA "ONLINE"

DOKA T'ARTEA: ZUZENEKO BERTSO SAIOA "ONLINE" Donostiakoa DOKA antzokiak ere bere ateak itxiak ditu, baina bere programazioarekin aurrera jarraitzen du. Zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak online eskaintzen ari da HAMAIKA telebista katearekin elkarlanean. Gaurkoan bertso saio bat eskainiko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/doka-tartea-zuzeneko-bertso-saioa-online/@@download/image/unnamed.jpg
2020/04/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Donostiakoa DOKA antzokiak ere bere ateak itxiak ditu, baina bere programazioarekin aurrera jarraitzen du. Zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak online eskaintzen ari da HAMAIKA telebista katearekin elkarlanean. Gaurkoan bertso saio bat eskainiko du.
DOKA T'ARTEA: ZUZENEKO BERTSO SAIOA "ONLINE"

Konfinamendu garaiko lehen bertso saioa izango da eta Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluze arituko dira nor baino nor. Gai jartzailea Unai Elizasu izango da.

Bertsolariek parean ez dute publikorik izango eta horregatik aipatu dute bertso eskolako saio baten modukoa izango dela, baina hala ere, laguntzen duela jakiteak pantailaren bestaldean publikoa egongo dela. Beraz, segurtasun neurri guztiak hartuta 20:00etako txalo zaparraren ondotik, 20:05etan igoko dira aspaldiko partez oholtzara bertsolariak. 

Nola ikusi?
HAMAIKA telebista katean, LTD eta Euskaltel bidezko telebista seinalean dira aukeretako batzuk. Alta, zuzeneko online seinalearen bidez ere badago aukera DOKA antzokiak duen Youtube kanalean, WWW.HAMAIKA.EUS/www.hamaika.naiz webguneko zuzeneko seinalean edota HAMAIKAren Facebook live eta Instagram kontuen bidez. 

Ezin du honek zuzeneko bertso saio bat ordezkatu, baina alternatiba polita da konfinamendu garai hauetarako. Beraz, bertsozaleok, ez galdu gaurko zita!