DOKA T'artea: Niña Coyote eta Chico Tornado zuzenean!
Donostiakoa DOKA antzokiak ere bere ateak itxi behar izan ditu, baina bere programazioarekin aurrera jarraitzen du. Zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak online eskaintzen ari da HAMAIKA telebista katearekin elkarlanean. Gaurkoan Niña Coyote eta Chico Tornado arituko dira Donostiako antzoki oholtza gainean 19:30etan.

Bikote donostiar indartsuak euren musika dotore eta energiaz betea eskainiko du gustu duenarentzat. Baduzu beraz astebururako plana, ez galdu, mereziko du eta!
Nola ikusi?
HAMAIKA telebista katean, LTD eta Euskaltel bidezko telebista seinalean dira aukeretako batzuk. Alta, zuzeneko online seinalearen bidez ere badago aukera DOKA antzokiak duen Youtube kanalean, WWW.HAMAIKA.EUS/www.hamaika.naiz webguneko zuzeneko seinalean edota HAMAIKAren Facebook live eta Instagram kontuen bidez.
Beraz, 19:30etatik aurrera Niña Coyote eta Chico Tornadoren erritmoan hasiko da asteburua. Gozatu!