Doinu gogorrak hilerrian

Doinu gogorrak hilerrian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/doinu-gogorrak-hilerrian/@@download/image/88p22austra.jpg
2012/12/13
berria
Doinu gogorrak hilerrian
ADELAIDA hiria Sidneytik 1.500 kilometrotara dago. Milioi bat biztanle inguru ditu Adelaidak, eta kulturaren hiria izatearen ospea du Australian. Antza denez, kulturak dena zipriztintzen du han, baita hilerriak ere. Adibidez, Centennial Park izeneko kanposantuan, betiko agurrak zaharkituta geratu dira, eta gaur egun, hildakoei heavy metal eta rock doinuak eskaintzea da puntakoena. Hildakoa nolako, azken sinfonia halako! AC/DC taldearen Highway to Hell, Led Zepelin-en Starway to Heaven, Queen-en Another one bites the dust eta Frank Sinatraren My way dira arrakasta gehien duten abestiak. Hildakoak berpizteko modu aproposa dirudi, ezta?