Dock of the Bay: zer eskainiko dute?
Urtarrilaren 7tik 12ra egingo dute film musikal dokumentalen jaialdia; ezagutu egitaraua!

Zerk liluratzen gaitu musika dokumentaletatik? Bizitza modu intimoan behatzeko edo obsesionatzen gaituenari buruzko zerbait gehiago jakiteko izaera vouyeur hori izango al da? Musikarekin erlazionatzeko modu hain eder hori izango al da? Bueltan da Dock Of The Bay film musikal dokumentalen jaialdia, eta urtarrilaren 7tik 12ra, genero berezi honekin gozatzeko aukera izango duzu Donostian. Hain zuzen, Sail Ofizialean lehiatuko diren bederatzi filmen berri eman dute, eta tartean dira, Euskal Herriko bi lanen estreinaldiak:
- O espirito de Pucho Boedo (Lois Patiño, 2018). Trailerra.
- Cantares de una Revolucion (Ramón Lluís Bande, 2018). Trailerra.
- Milford Graves: Full Mantis (Jake Meginsky eta Neil Young, 2018). Trailerra.
- Bashaideak (Elsa Oliarj-Ines, 2018). Trailerra.
- Hello Hello Hello : Lee Ranaldo : Electric Trim (Fred Riedel, 2017). Trailerra.
- Lou (Usua Garin, Andrea Lopetegi Lopez, Andrea Lopetegi Lopez eta Izotz Barrio, 2018). Trailerra.
- Bixa Travesti (Claudia Priscilla eta Kiko Goifman, 2018). Trailerra.
- Els ulls s’aturen de creixer (Javier Tomas Garcia Lerin, 2018). Trailerra.
- La Estrella Errante (Alberto Gracia, 2018). Trailerra.