Dock of the Bay, musika eta zinemaren festa

Dock of the Bay, musika eta zinemaren festa Hogei musika-dokumental, lau kontzertu, zinemaren eta musikaren inguruko mintegia, argazki erakusketa eta argitalpen baten aurkezpena eskainiko ditu aurtengo jaialdiak Donostian. Gozatzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dock-of-the-bay-musika-eta-zinemaren-festa/@@download/image/DOCK-2018-BAJA.jpg
2018/01/05
berria
Hogei musika-dokumental, lau kontzertu, zinemaren eta musikaren inguruko mintegia, argazki erakusketa eta argitalpen baten aurkezpena eskainiko ditu aurtengo jaialdiak Donostian. Gozatzeko prest?
Dock of the Bay, musika eta zinemaren festa

Urtero bezala, iritsi da Dock of the Bay jaialdia Donostiara. Hilaren 6tik 13ra bitarte, hamaikagarren urtez, eskaintza zabala izango du musika dokumentalen jaialdiak.

 

Aurten, hiru sail izango ditu programazio barruan: Sail Ofiziala, lehiaketan sartuko diren musikako zortzi dokumentalekin; Paint in Black atzera begirako saila, eta Perfect Day, nazioarteko urteko musika dokumentalen ekoizpenaren barruan lanik aipagarrienak bilduko dituen saila. Antzoki Zaharrean eta Trueban eskainiko dituzte aurtengo saiorako aukeratutako 20 dokumentalak.

 

Baina jaialdiak badu butakatik altxatuko zaituen beste hainbat ekimen: Ikusle Berriak saila, Gogoeta Seminarioaren hirugarren edizioa, Johnny Hallydayren biografia bat, Kutxa Kulturrekin lankidetzan eginiko erakusketa bat, eta, nola ez, jaialdiaren inguruko jarduerak osatuko dituen musika programazioa. Urtea bikain hasteko moduko plana!