Dock of the Bay Jaialdiak bere hamalaugarren edizioa aurkeztu du

Dock of the Bay Jaialdiak bere hamalaugarren edizioa aurkeztu du Elkartzeko eta hausnartzeko "Elkarrizketak" espazioa ere eskaintzen du aurten Jaialdiak, Koldo Mitxelena Kulturunean egingo den Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailarekin elkarlanean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dock-of-the-bay-jaialdiak-bere-hamalaugarren-edizioa-aurkeztu-du/@@download/image/Entrada-Principal-Dock.jpg
2021/04/21

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Elkartzeko eta hausnartzeko "Elkarrizketak" espazioa ere eskaintzen du aurten Jaialdiak, Koldo Mitxelena Kulturunean egingo den Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailarekin elkarlanean.
Dock of the Bay Jaialdiak bere hamalaugarren edizioa aurkeztu du

Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiak aurtengo edizioaren kartela aurkeztu du; Principal Antzokian eta Trueba zinema-aretoetan egingo da jaialdia, 2021eko ekainaren 7tik 12ra. Aurtengo honetan ere Estudio Primo arduratu da Jaialdiaren irudia diseinatzeaz.

DOCK OF THE BAY 2021eko ELKARRIZKETAK
 
Zelaiz kanpo: kultura berrabiaraztea

 
Aarón Rodríguez Serranoren hitzetan "2021eko Elkarrizketak, hobeto edo okerrago, musikaren eta zinemaren etorkizunari buruzko solasaldi guztiak menderatzen doan galdera batetik abiatzen dira: Nola berrabiarazi gure etorkizuna? Hizkuntza neoliberala azken bi hamarraldietan ezartzen joan den eta, pandemia iritsi aurreko etengabeko azelerazio-prozesuan, ia planteatu ere egin izan ezin genuen kontzeptu batzuen birplanteamendua dakarren egoera bitxia. Urte luzez hitz egin genuen kultura kontsumitzeaz –eta ez kulturaz elikatzeaz–, edukiak sortzeaz –eta ez obrez, testuez edo esperientziez– edo jarduerak dirutzeaz –eta ez haiek baloratzeaz–, hala da, bai. Sektorearen kolapsoaren ondoren, nolabaiteko nostalgiaren intuizioa etorri zaigu gainera: ikus-entzule izatera itzultzearena, berriro kultura-erritual kolektiboetan parte hartzearena (kontzertuetan, jaialdietan, eztabaidetan, erakusketetan), sorkuntzaren, emanaldien, banaketaren eta kritikaren alorrean lan egitearena –lan hitzak duen pisu guztiarekin–. Nolabaiteko nostalgia horrek agerian utzi ditu, alde batetik, pandemia baino lehenagoko kultura-sistemaren hutsuneak eta ahuldadeak eta, bestetik, kultura-gertaerek gure eguneroko bizitzan duten erabateko garrantzia."


 
"2021 honetan, badakigu herriak musika, zinema, artea eta horien guztien espazioak berreskuratzeko asmo irmoa duela. Hiriak espazio horiek gabe ezin direla osatu ere badakigu, kolektibitateak bere memoria jorratzeko, bere hitza uzteko edo, besterik gabe, oroitzapen bat, besarkada bat, harridura-une bat sortu ahal izateko txokoak behar dituela. Era berean, badakigu merkatuaren mekanismoak ez direla nahikoa izan eta are prekarietate eta kezka handiagoa sortu dutela "kulturaren profesional" deritzen horietan. Beraz, kulturaren zelaiz kanpoko horri buruzko galdera egiteko unea da: Komunikabide handien, neoizko hizkien, salduenen (gehien kontsumitutakoen?) zerrenden, "galdu ezinezko hitzorduen" eta, sare sozialetako arduradunek esaten duten bezala, "galdu ezin duzun" horren beste aldean zegoenari buruzkoa. 2021. urte honetan, badakigu gauza asko gal dezakegula baina, batez ere, lan egiteko, ekoizteko, grabatzeko, erakusteko, programatzeko, idazteko, errodatzeko edo antzezteko modu bat zaintzea dela erronka, bere ausardiagatik eta askatasunagatik, inoiz baino gehiago eskatzen duena publiko berriekiko, erakundeekiko, eta artearen eginkizun sozialaren –intimoa– funtsezko ideiekiko konpromisoa."

Aarón Rodríguez Serrano
Elkarrizketen koordinatzailea
Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea.