Dock of the Bay: aurten ikusi eta entzungo duguna

Dock of the Bay: aurten ikusi eta entzungo duguna Martxan dan Dock of the Bay Donostiako dokumental jaialdia; zein da zure filma? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dock-of-the-bay-aurten-ikusi-eta-entzungo-duguna/@@download/image/cartel-dotb-2018.jpg
2018/01/08
berria
Martxan dan Dock of the Bay Donostiako dokumental jaialdia; zein da zure filma?
Dock of the Bay: aurten ikusi eta entzungo duguna

Iritsi da Donostiara Dock of the Bay dokumental jaialdiaren 11. edizioa! Aukeratu al duzu zer ikusi eta entzun nahi duzun? Hemen dituzu gomendio batzuk, eta eskaintza osorik ikusi nahi baduzu, egin klik EGITARAUAN:

 

  • All you need is love. All Along the Watchtower: (Larunbata 06 - 19:30 Antzoki Zaharra): Tony Palmer-ek 60ko hamarkadaren amaieratik 70eko hasierarako jauziko rock musika haztatu du, argitaratu gabeko artxiboko material ugariren eta protagonista nagusiekin egindako elkarrizketen bitartez: Mick Jagger, John Lennon, Paul McCartney, Donovan, Eric Burdon edo Frank Zappak Beatlesen oihartzuna aztertu zuten, bai eta Altamont-eko amets hippyaren amaiera ere, rockaren esanahia, musikak etorkizunean izan ditzakeen bideak eta garaiko gizarteari rockak zer dakarkion azaltzeko.

 

 

  • Atrapados por la serpiente: (Ostirala 12 - 21:00 Trueba Zinemak). Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea zuzendari euskaldunen proiektua da hau, Ramon Arauzo, Maite Arroitajauregi, Nacho Vegas, Julio Ruiz eta Edu Ranedoren parte hartzearekin. Bi hamarkadatik gora igaro dira Cancer Moon-ek bere azken zuzenekoa eskaini zuenetik. Getxoko Gwendolyne aretoan izan zen. Orduan ikusi ahal izan ziren azkenekoz Josetxo Anituaren mugimendu xamanikoak, asaldatuta dabilen banda baten soinua gidatuz. Baina inorena ez den lurraldea indarrez zapaltzeak bitarteko eremu batean harrapatuta utzi zituen, non ez zitzaien eskaintzen espaziorik eszenan. Planeta osoan zehar lehertzera zihoanari aurrea hartu ziotenez, atzerantz bilduta geratu ziren gutxienen banda kategorian, hedabideetan ia oihartzunik izan gabe. Denboraren joanak baino ez zuen lortu beti bilatu eta merezi izan zuten tokian koka zitezen. Nekez izaten baitute zortea aitzindariek.

 

  • Tinnitus, el sonido de la locura: (Asteartea 09/01 - 19:30 Trueba Zinemak) Mariano Casanovaren historia da hau, Distrito 14 kultuko bandaren liderrarena. Kontatzen digu nola egun batean sartu zitzaion buruan zarata gorgarri bat edo, bestela esanda, Tinnitusa, gaitz sendaezin bat, nola bizi daitekeen harekin batera, eta nola egiten zaion aurre eromenetik bizirik ateratzeko beti.

 

  •  Marley: Ostirala 12/01 - 10:00 Antzoki Zaharra). Historiako abeslari, musikagile eta aktibista eraginkorrenetako baten bizitzari, ondareari eta munduan izan duen eraginari buruzko behin betiko filma: Bob Marley. Bere musika eta maitasunari zein babesari buruzko mezua unibertso osora zabaldu dira, eta profeta sozial eta politiko gisa duen rolak kulturak eta hizkuntzak gainditu ditu, bizi zenean bezainbesteko oihartzunarekin durundatuz gaur egun ere. Hauxe da musikariaren familiaren onespena daukan lehenengo filma. Horregatik, Kevin Macdonald zuzendariak irekita izan ditu material pribatu eta grabazio argitaragabe ugaritarako ateak.

 

  • Jaiak eta kontzertuak: Zuzeneko musikak beti izan du protagonismoa eta garrantzia jaialdian. Hala, hainbat kontzertu eta festa egingo dira jaialdiaren baitan.