Do it cock!

Lehen EParekin erakutsi zuen Bartzelonako laukote honek bazuela zerbait freskoa: punk 77 eta powerpop nahasketa bortitza, eta batez ere gaztetasuna! Horrela, lekua egiten joan dira, eta azkenik iritsi da irrikaz espero genuen lan luzea. Eta sorpresa! Izan ere, punk rocketik haragoko doinuek ere badute tartea; Obsession Girl kantako haizeak eta ukitu souliea, I Like it-en glam kutsua eta post-punkera garamatzan Its all around bikaina dira horren adibide. Eta, egia esateko, bikain gelditu zaie nahasketa. Soinu freskoa, gaztea eta landua dute, eta, dudarik gabe, etorkizun ederra aurretik!