Do it cock

Lehen EParekin punk eszenan sekulako ikusmina sortu ostean, Bartzelonakoen disko luze bat esku artean edukitzeko irrika sekulakoa zen. Eta horrela hartu nuen nik neuk ere. Entzuna nuen beraien punk 77-tik haratagoko soinu batekin zetozela baina, aitortuko dut ez nuela hau espero. Sorpresa atsegina izan da! Izan ere, punk klasikoaren mugak hautsiz, punk, rocknroll, revival mod eta soula uztartzen dituen cocktail bat aurkituko duzu disko honetan. Bikaina izan gabe, freskoa da, arriskatu dira, eta ondo atera zaie. Do it cock!