Dj Bull: "Imajinazioa da nire laguna"

Dj Bull: "Imajinazioa da nire laguna" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dj-bull-quotimajinazioa-da-nire-lagunaquot/@@download/image/2012125051dj_bu_1360922947.jpg
2012/01/06
elkarrizketa
Dj Bull: "Imajinazioa da nire laguna"
Ez du aurkezpenik behar. Tira, agian gustatuko zaizu jakitea irurakoak Jon Gotzon Gurrutxaga duela izena. Zure herrian ere girotuko zituen festa gauak egunsentiraino, ziur. 

Une bakoitzerako abesti bat proposatzeko eskatu behar dizut. Adibidez, sintonizatzeko...
Aroske (La Pegatina).

Eta, motorrak berotzen hasteko?

Aitormena (Hertzainak).

Hegaldirako?

Bonanza ska (Bad Manners).

Eta eztandarako?

Todos los dias sale el sol chipiron (Bongo Botrako).

Zure sexu errepertorioan bada debekatutako piezarik?

Bakailaua eta musika komertziala. Nahiz eta batzuetan halakoak ere jasan behar.

Sexua, drogak eta rock&rolla.; Nola funtzionatzen du hirukoteak?

Ongi. Hala ere, drogarik gabe hobe.

Euskal Herria puntatik puntara ezagutzen duzu. Zeintzuk dira plaza onenak?
Nafarroako plazak dira beroenak; hotzenak gipuzkoarrak.

Herri bakoitzean amorante bana?

Nahi bai, herrialde bakoitza ezagutzeko... baina zaila.

Gau osoa lan ta lan pasa ondoren... “beste bat, beste bat!”...

Gau luzea... baina ezer ez.

Zerk eragiten dizu pertsona batekiko sexu grina?

Aurrena fisikoa, eta gero ezagutuz daukan morboa.

Aldiz, zerk itzaltzen zaitu behin betiko?

Komentario txarrek eta ikaragarri pelma den jendeak.

Ze osagai behar du Bull asetuko duen txortaldi onak?

Osagai gutxi. Imajinazioa, eta aurrera!

Eta zer du Bullek eskaintzeko?

Umore ona eta berotasuna.

Bide batez... noiz azkenekoz? Ona?

Ahaztuta daukat, baina ona izango zen seguru.

Behin eta berriz errepikatuko zenuke ez baitzara aspertuko...

Nola ez ba!

Baina zer ahaztu nahiko zenuke betiko?

Ezer ere ez.

Pornoa ala erotismoa?

Erotismoa. Suabeagoa eta lasaiagoa.

Musika jartzen bakarka aritzen zara. Bestela ere, nola moldatzen zara bakarka?
Imajinazioa da nire laguna.

Eta taldeka?

Hobeto.

Inoiz hutsik egiten ez dizun trikimailua?

Portatila...