Distantzia sozialari buruzko iragarki hau bi metrora soilik irakurtzen da

Horietako bat da TBWA/Helsinki agentziak bere bi bezero elkartuta egindakoa. HOK-Elanto txikizkaria eta Helsingin Sanomat egunkaria elkartu zituen lan deigarri bat burutzeko. Finlandian COVID-19aren aurkako neurrien erlaxazioarekin batera, agentzia honek distantzia soziala mantentzea gogoratzeko iragarkia sortu du. Iragarki honek hasiera batean zuri beltzezko zirriborro irakurtezina dirudi, bi metro urrundu ez gero iragarkitik ordea, mezua argi irakurtzen da: Keeping it safe. From Distance. Hau da: Zaindu segurtasun tartea. Herrialdean entzutesu bihurtu da iragarkia berehala.
Agentzia honen helburua jendeari zer egin esan beharrean, irakurleek beraiek esperimentatu zezatela izan da. Esperientziaren bidez, hitzekin baino mezu argiagoa lortu nahi izan du agentzia finlandiarrak, eta dirudienez helburua beteta gelditu da.