Disney-k bere pelikula klasikoei hasieran arrazismoaren ohartarazpen bat gehitu die
Disney-k Dumbo (1941) edo Peter Pan (1953) bezalako zinta klasikoetan ohartarazpen berri bat gehitu du, bere pelikula zaharrek izan ditzaketen konnotazio arrazistengatik.
Saio honek pertsona edo kulturen tratamendu negatiboak ditu dio oharrak eta Disney+ streaming plataforman pelikulak hasi baino 10 segundo lehenago irakurri daiteke.
Lehendik ohartarazpen antzeko bat bazegoen modu diskretuagoan azaltzen zena: Saio hau sortu zen bezala azaltzen da eta zaharkituak dauden irudikapen kulturalak eduki ditzake.
Orain, ohar berria pelikula hasi eta berehala azaltzen da. Gainera, konpainiak azaldu duenez ez du edukia aldatu arrazoi batengatik: estereotipo hauek okerrak ziren orduan eta okerrak dira orain. Hauek ezabatu ordez, hauek duten eragin kaltegarria ezagutu nahi dugu, beraietaz ikasi eta elkarrizketak eragin etorkizun inklusiboago bat sortzeko. Mezua hau ere azaltzen da etiketa berrian.
Disney-ek bere streaming plataforman aukeratutako modua, hau da, pelikulak ez editatzearena eta horietaz ohartaraztearena HBO bezalako plataformak imitatua izan da testuinguru historikoaren etiketapean, nahiz eta azken honek hasiera batean Gone With The Wind (1939) bere eskaintzatik ezabatu.
Konnotazio arrazisten arazoa Disney-ren klasiko batzuetan pelikula horiek estreinatu ziren dataraino atzeratzen dira, beraz, ez da oraingo kontua. Dumbo pelikulan adibidez, bele talde bat erabiltzen da eszena batean afroamerikarrak estereotipatzeko eta Jim Crow deituta pertsonaia bat da euren liderrak. Izen hau mespretxuzko terminoa da, beltzei irain egiteko erabiltzen zena Estatu Batuetan. Oihaneko liburuan antzeko arazo bat azaltzen da. Peter Pan klasikoa berriz, kritikatua izan da natibo amerikarrak aurkezteko moduagatik.