Diskoteketan gozokiak barra-barra

Ingalaterran bortizkeriaren aurkako neurri berria abian jarri dute. Izan ere, asteburuetan, gazteak diskoteketatik atera bezain pronto borrokan hasten dira maiz. Neurri honekin, diskotekak itxi baino lehen haurrentzako musika ipini eta gozokiak banatzen hasi dira gazteen artean. Neurriak emaitza onak izan ditu orain arte eta istiluak nabarmen murriztu dira.