Diseinuaren eta sormenaren Zestafesta ekimena egingo dute Hondarribian

Diseinuaren eta sormenaren Zestafesta ekimena egingo dute Hondarribian Sektoreko sortzaileen tailerrak izango dira goizean, eta ponentziak arratsaldean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/diseinuaren-eta-sormenaren-zestafesta-ekimena-egingo-dute-hondarribian/@@download/image/13deb282-565a-2460-1a81-6f525e4c9cfb.jpg
2024/05/24
Sektoreko sortzaileen tailerrak izango dira goizean, eta ponentziak arratsaldean.
Diseinuaren eta sormenaren Zestafesta ekimena egingo dute Hondarribian

Julia Lasa, Patri Taberna eta Ane Garmendia ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoek Zestafesta izeneko ekimena jarri dute martxan biharko, larunbata, Hondarribiko Itsas-Etxea Auditoriumean. Sormen talentua ezagutzera eman eta sormenak proiektu baten azken emaitza baino askoz gehiago hartzen duela gogorarazi nahi dute topaketa honekin. Era berean, plazer bisuala baloratzen duten sortzaileen gozamenerako sortutako topaketa ere bada.

Antolatzaileen hitzetan, "era honetako topaketak beste hiri batzuetan egiten dira, baina ez hemen. Diseinu grafikoaren sektorerako, sektore bisualerako, ilustraziorako edo arte-zuzendaritzaren sektorerako garrantzi handia duten topaketak dira, sektorea profesionalizatzeko oso lagungarriak baitira. Garrantzitsua iruditzen zaigu sinergiak sortzea eta gure hizkuntzarekin trebatuta ez dauden guztientzako sortzaile baten lanak esan nahi duenari buruzko begirada zabaltzea". 

Goizean sormen tailerrak egingo dituzte, Ainhoa Gordo (AG Caligrafía), Kattalin Agueda (Banaka Tailerra) eta Libe eta Maore Sagarzazurekin (Kulluxka). Arratsaldean, 16:30etik aurrera, ponentzien txanda izango da: Bonita Estudioa, Andoni Beristain, Isa Muguruza eta Pensando en Blanco.