Diseinatzaile gazteentzako erakusleihoa

Diseinatzaile gazteentzako erakusleihoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/diseinatzaile-gazteentzako-erakusleihoa/@@download/image/201010111190DSCN1509.jpg
2012/12/13
berria
Diseinatzaile gazteentzako erakusleihoa
Maialen Borda, Amaia Zabala, Ahida Agirre, Estibaliz de Cristobal...Kutxaren Kultur Zirkuituaren barruan, Kulturmoda egiten ari dira lehenengo aldiz egunotan Donostian. 

Karpa jarri dute Artzai Onaren plazan. Gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako arropa, zapatak, osagarriak... Hori dena dago erakusgai. Nork bere txokoa izateaz gain, moda desfileak egiten ari dira, eta musika ere ez da falta. Bihar eguerdian-asteartean- bukatuko da Kultur Moda.