Dirulaguntzak drogazaleak antzutzeko

Dirulaguntzak drogazaleak antzutzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dirulaguntzak-drogazaleak-antzutzeko/@@download/image/28p4-1.jpg
2012/12/13
berria
AEBetako ultraeskuindar elkarte batek 200 dolarreko dirulaguntza ematen die antzutzeko programan parte hartzen duten drogazaleei. Dagoeneko 854 lagunek -haietatik, %90 emakumeak- "Crack" izeneko programaren dirulaguntza jaso dute. Elkartearen bozeramaileek adierazi dutenez, drogazaleen seme-alaben sufrimendua ekidin nahi dute. Giza eskubideen arloko hainbat taldek ekimena gogor salatu dute; naziek gaixoekin eta judutarrekin erabili zituzten metodoen antza duelako.