Diru fisikorik ez Japonian

Diru fisikorik ez Japonian Datorren urtean moneta digitala jarriko dute martxan herrialdean, diru fisikoari agur esanez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/diru-fisikorik-ez-japonian/@@download/image/moneda-en-Japón-el-yen.jpg
2020/11/20
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Datorren urtean moneta digitala jarriko dute martxan herrialdean, diru fisikoari agur esanez.
Diru fisikorik ez Japonian

Diru digitalak geroz eta indar handiagoa du, eta ez bakarrik kriptodibisekin; Txinan, adibidez, geroz eta ugariagoa da diru digitalaren erabilera, eta diru fisikoa pixkanaka desagertuz doa. Japonian prozesu bera hasi dute yen monetarekin, eta datorren urtetik aurrera diru digitala erabiltzen hasiko dira.

Dagoeneko 30 enpresa japoniarrek izena eman dute yen digitala erabiltzen hasteko; Japoniako Bankuak martxan jarritako ekimena da herrialdearen digitalizazio prozesuan pauso bat harago emateko asmoz. Orain arte, herrialdeko hiru bankuk diru digitala erabili izan dute, baina bakoitzak bere sistemarekin; datorren urtetik aurrera, sistema bateratua ezartzeko helburua dute, eta pixkanaka, herrialde osoan zehar zabaltzea.

Diru digitalak bere saiakerak egin ditu beste eremutan; hain zuzen, Europa, AEBak eta Japonia elkarrekin lanean dabiltza moneta digital bateratua sortzeko. Sare sozialek ere interesa dute diru digitalean; besteak beste, Facebookek bere Libra digitala jarri nahi du martxan.