Dirty Pretty Things (Negocios ocultos / Loin de chez eux) ***

Dirty Pretty Things (Negocios ocultos / Loin de chez eux) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dirty-pretty-things-negocios-ocultos--loin-de-chez-eux/@@download/image/33p44-5.jpg
2003/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Stephen Frears. Aktoreak: Audrey Tatou, Sergi Lopez, Chiwetel Ejiofor, Sophie Okonedo. Generoa: drama / thriller. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2002. Iraupena: 97 minutu. 
33.zenbakia
Dangerous Liaisons eta My Beautiful Laundrette finen zuzendariaren drama sozial sentibera da. Okwe eta Senay etorkinak dira, eta Londresko hotel batean ari dira lanean. Hoteleko jabea organo-trafiko sare ilun baten buru dela ohartu dira. Hortik aurrera, gauzak oso zail jarriko zaizkie. Hala, Senay ederrak hoteleko jabe ankerraren txantaia jasan beharko du. Zinema soziala, drama samina, thriller uherra eta komedia beltza sotiltasunez nahasi egiten ditu Stephen Frearsek. Ez da film biribil-biribila, baina atsegin handiz ikusten da.