Dirties: “Agian orain garbiagoak gara”

Dirties: “Agian orain garbiagoak gara” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dirties-agian-orain-garbiagoak-gara/@@download/image/56p10-1_1366370144.jpg
2005/10/07
elkarrizketa
Euskal Herrian, talde gutxik dute Dirties-en zuzeneko indartsua. Boskote honek primeran uztartzen ditu gitarra riff indartsuak eta ahots melodia politak. Euren kasa, bigarren maketa argitaratu dute aurten.

Zer dela eta Dirties izen hori?
Oso sinplea da, denok tabernariak gara edo ginen, eta zulo guztietan lanean, beti zikin edo ohetik altxatu berrien itxurarekin ibiltzen gara…

Duela urte batzuk lehen maketa kaleratu zenuten. Zer moduz joan zen?

Gure lehenengo proiektua izan zen, inongo esperantza barik eta asko kostata. Ez ginen oso gustura gelditu, baina nahiko harrera ona eduki zuen. Lehen maketa horretan, soinua eta nahasketak ez dira batere onak, eta freskotasun gutxi dauka. Bestalde, banaketa nahiko txarto egin genuen.

Hemengo zein talde dituzue erreferentziatzat?

Batez ere Kuraia, Inoren Ero Ni, Zein, NCC eta Kokein. Nahiz erreferentzien beharrik ez izan, uste dut beste taldeen lanek beti eragiten dizutela apur bat. Agian, Kuraia eta NCCk taldeen eragin zuzenagoa dugu, baina, hala ere, beste talde askorekin ere desiratzen gaude zuzenean jotzeko: Kokein, Captain Nemo, Juke Box…

Zer moduz ikusten duzu hemengo musika panorama?

Nahiko geldituta dago, zaila da definitutako ezer ikusten, ez dago nortasunik duen jaialdirik, eta  izugarrizko nahasketa ikusten dut beti. Egia da oso zuzeneko onak ikusi ahal direla, eta oso musikari onak daudela gure inguruan, baina hortik aurrera… bestalde, punk rocka indartzen ari dela ematen du, eta kalean ilusioa ikusten da, behintzat.

Gustura geratu al zarete zuen bigarren maketarekin?

Bai, nahiko gustura. Iazko esperientzia genuen, eta  oraingoan, feeling gehiagorekin eta gusturago aritu gara. Proposatu ziguten demo bat grabatzea, musika tresnak denok batera jota, ahotsa ezik. Aurreko maketarekin kontrajarrita, oso soinu freskoa du. Guztira sei kanta dira, baina fresko eta zuzen doaz belarriraino.