Dirt 3 (PC, PS3, XBOX 360)

Dirt 3 (PC, PS3, XBOX 360) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dirt-3-pc-ps3-xbox-360/@@download/image/2011714051Dirt_3.jpg
2011/07/04
kritika
Testua: Sergio Peña
120.zenbakia
Euritan, elurretan nahiz lokatzetan, azeleratu zure autoa eta bizi itzazu gaueko lasterketak benetako Rallyetara inoiz baino gehiago hurbiltzen den joko berri honetan. Ken Blocken Gymkhana izugarrietan oinarritutako estilo askeko eszenatokietan zehar ibiliko zara pilotu profesionalen gisara; Michiganeko basoetatik hasita, Finlandiako bide latzetan zehar, Keniako parke nazionaletaraino. Gero, zure lasterketen bideoak YouTuben parteka ditzakezu.