Direktoren for det hele (El jefe de todo esto / Le Direktor) ****

Breaking the Waves eta Dancer in the Dark melodrama gordinen egileak komedia arin, atsegin eta maltzurra dakarkigu. Bere enpresa saltzeko erabakia hartu du Finnurrek. Enpresan inork ez daki bera denik jabea. Langile hutsa besterik ez dela uste du mundu guztiak. Enpresa sortu zuenean presidente ikusezin baten irudia asmatu baitzuen erabaki deserosoen ardura berea zela ezkutatzeko. Hortaz, enpresa saldu eta langileak kaleratzeko asmoz, presidentearen rola jokatzeko prest dagoen aktore langabetu bat kontratatuko du. Gustura barre egiteko komedia aproposa da. Alta, irribarrea izozteko moduko hausnarketa garratza dakar Lars von Trier maisuak bertan. Gizabanakoaren izaera iluna agerian uzten baitu.