Dioxinen arazoa

Dioxinen arazoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dioxinen-arazoa/@@download/image/10p31-2.jpg
2012/12/13
berria
Dioxinen arazoa
Zakarra erretzen duten industriek kritika handiak jaso dituzte azken urteotan, dioxinak eta furanoa aireratzen baitituzte. EEBBetan, hala ere, etxebizitza askok zabor errauskailu bana dute, hau da, ez dute zakarra ontzietara eraman beharrik, nahikoa dute etxean bertan erretzea. Zeintzuk dira ondorioak? Ikerketa batek dioenez, 37 etxebizitzetan zakarra errez gero, errausketa-planta modernu oso batean adina dioxina eta furano isurtzen da. Kontuan hartu behar da zaborra erretzen duen industria batek, 37 etxetako bizilagunek ez, herri edo hiri oso batek sortutako hondakinak erretzen dituela. Beraz, etxeko errauskailua askoz kutsagarriagoa da.