Dinbi danba Sant Pau 44: Jazz laztanak

Euskal Herria jazz zalea omen da. Hor daude, adibidez, Donostiako, Getxoko eta Gasteizko jaialdiak. Jazz-ari ekiten dionik ere ez da falta. Hortxe, estreinako lana plazaratutako Sant Pau 44 eta Dinbi danba taldeak.
Jazz bi disko utzi dizkigu Gaztelupeko Hotsak-en Arrabal zigiluko udako uztak: "Sant Pau 44" eta "Dinbi danba", izen bereko taldeen lanak, alegia. Lehendabiziko taldea Gasteizen sortu zen duela bost urte, eta lau kidek osatzen dute: Raul Romo (saxu jolea), Koldo Uriarte (piano jolea), Josu Izagirre (kontrabaju jolea) eta Asier Oleagak (bateria jolea). Romo Bostongo Berklee College of Music eskola arrakastatsuan aritua da. Gainerakoek Bartzelonan ikasi zuten, eta Sant Pau kaleko 44.enean bizi zirenez, horrela bataiatu dituzte taldea eta estreinako diskoa. Zortzi abesti bildu dituzte, taldekide bakoitzaren bina kantu. Dena dela, Josu Izagirrek dioenez, "gurea talde egonkorra da eta horrek halako lotura ematen die kantuei. Urte asko daramatzagu elkarrekin eta ondo ezagutzen dugu elkar". Taldekideek hainbat musikarirekin kolaboratu izan dute (Mikel Urdangarin, Gari, Ruper Ordorika ) eta, jakina, eskarmentu hori nabaria da diskoan. Ardatza jazz klasikoa da, baina abangoardia doinuak atzeman daitezke bertan. "Gauden momentua islatzen du lanak", dio Izagirrek.
Dinbi danba, Donostiatik
Bestalde, Dinbi danba laukote donostiarrak 70-80ko jazz-rocka hartu du oinarri lehen diskoan. "Hasieran, rocka egiten genuen, baina bilakaera bat izan dugu eta egun rocketik gertu dagoen jazza egiten dugu", adierazi digu Joserra Lorenzo taldeko baxu joleak. Hamar kantu biribildu dituzte diskoan, eta Joserraren hitzetan, "bat-bateko lana funtsezkoa izan da. Estiloaren oinarria da eta freskotasuna eman dio diskoari".
Errenterian duten lokaleko estudio txikian grabatu dute diskoa eta jazz lanak plazaratzea ez dela erraza jakinda, pozik daude Gaztelupeko Hotsak disketxeak emandako aukerarekin. Horri esker dira entzungai beren jazz laztanak.