Dinant

Namur probintzia frantses hiztunaren baitan kokatuta dagoen herri belgiarra da. Mosa ibaiaren ertzean dago, literalki, ertzaren luzeraren zati handi bat hartzen baitu. Lehen Mundu Gerrako bataila baten lekuko izan zen, hain zuzen, ejerzito frantsesa eta alemana aurrez aurre jarri zituenetako baten lekuko. Bataila odoltsua izan zen, eta Charles de Gaulle jenerala ere zauritua suertatu zen. Kontu alaiagoengatik ere bada ezaguna Dinant, adibidez, saxofoia asmatu zuen Adolphe Sax bertan jaio zelako. Alde zahar polita dauka, eta bertara heltzeko bi aukera ditu bidaiariak: teleferikoa hartu edo 408 eskailera igo!