Dignidad

Inoiz esan izan dugu: askotan, Madrilgo Zero Records etxeari esker ezagutzen ditugu estatu espainiarrean egun egiten ari diren gauza interesgarri asko. Armagedon taldearen azken lan hau aurretik ibilitako bide beretik doa, punka, rocka, metala, funkya
nahasketa indartsua, teknikaz joa. Lehen diskoan bezalaxe, hitz borrokalariak dira nagusi: "Sin pelos en la lengua" eta "Cara a cara" kantuak horren erakusgarri. Taldearen eskema, abiapuntua, ardatza, nahiko ohikoa da. Baina ez dute gaizki egiten.