Diesel eta gasolina ibilgailuen salmenta debekatuta egongo da 2035. urtetik aurrera
Automobilen sektorearen etorkizuna %100 elektrikoa izango da hamarkada bat gutxi barru. 2035. urtetik aurrera auto elektrikoak ezarri nahi ditu Europak. Munduko beste herrialdeek urtebete beranduago beranduago hartuko dute neurri hau. COP27an erregaiak erabiltzen dituen ibilgailuen salmenta debekatzea erabaki zen 2040. urterako, eta dirudienez, herrialdeek hitza beteko dute.
Orain, Europar Kontseiluak modu formalean onartu beharko du testua indarrean jar dadin. Gainera, ibilgailu fabrikatzaileek ibilgailuen igorpenak erdira murriztu beharko dituzte 2030. urterako. Helburua ibilgailu berrien salmenten igorpenak %55 murriztea da.
Frans Timmermans, Europar Kontseiluko presidenteordea pozik agertu da erabakiarekin: "Ibilgailuen zero igorpen eskuratzeko bide bakarra ibilgailu elektrikoak dira". Datuen arabera, ibilgailu elektrikoek jada onurak ekarri dituzte atmosferara. Orain arte, urtero, 150 milioi tona dioxido karbono ezabatzen lagundu dute.

