Diesel ala gasolina; zeinek kutsatzen du gehien?

Diesel ala gasolina; zeinek kutsatzen du gehien? Klima Aldaketa ekiditeko, zein da aukera egokiena? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/diesel-ala-gasolina-zeinek-kutsatzen-du-gehien/@@download/image/58.jpg
2020/02/11

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Klima Aldaketa ekiditeko, zein da aukera egokiena?
Diesel ala gasolina; zeinek kutsatzen du gehien?

Zein da ingurugiroarentzat kaltegarriagoa, diesel ala gasolina? Eta gure osasunarentzat kutsakorrena? Bi galdera horien artean legoke diesel ala gasolina aukeratzeko zailtasunik handiena. Alde batetik, diesel motordun kotxeen bizitza osorik kontutan hartzen badugu, munduko tenperaturaren berotzerako kaltegarriagoak dira, dioxido karbonoaren emisioengatik; gainera, nitrogenoko oxido gehiago emitizen dute, osasun arazo gehiago eraginez. Baina diesel gaurkotuenek suspentsio partikula gutxiago emititzen dute, eta beraz, gasolinakoek baino kalte gutxiago egiten dute. 

Orduan? Kontutan izan behar dugu airea kutsatzea eta klima beroketa eragitea bi gauza ezberdin direla. Biak bereizita, diesel motordunek ez dute horrenbeste kutsatzen, baina berotegi efektua eragiten dute; gasolinakoek ez horrenbeste, baina airea gehiago kutsatzen dute. Konponbidea? Aukeratu garraio publikoa, bizikleta ala oinez ibiltzea!