Diego Lunaren bigarrena

Diego Lunaren bigarrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/diego-lunaren-bigarrena/@@download/image/2012437879Diego_Luna.jpg
2012/12/13
berria
Donostiako Zinemaldian Abel bere opera prima aurkeztu ostean, Diego Luna mexikarra bigarren filma errodatzen hasiko da aurki. Chavez izango du izenburua, baina ez da Venezuelako presidenteari buruzko filma izango, AEBetan nekazarien alde borroka egin zuen jatorri hispanoko Cesar Chavezi buruzkoa baizik. Michael Peña (Crash, 2004) aktorea izango da protagonista, eta alboan izango ditu America Ferrara (Las mujeres de verdad tienen curvas, 2002) eta Rosario Dawson (Sin City, 2005) aktore ezagunak.