Die Another Day (Muere otro dia / Meurs un autre jour) **

007 agentearen ibilerak sexu ibilerak eta beste dakarzkigu Lee Tamahori zinemagileak film arrunt honetan. Monster's Ball sentiberan gatibatu gintuen damatxoa du ondoan James Bond harroxkoak oraingoan. Halle Berry iradokitzailea, alegia. Kontua betikoa da. Mundua arrisku larrian da eta 007 agente galaia da hura salbatzeko aukera bakarra. Kasu honetan, gaizkileak militar ohi iparkorear bat eta morroi aberats bat dira. Laburbilduz, akzio eszena ikusgarriak, neska katxarro tentagarriak eta ezer gutxi gehiago. Zuzendaria Lee Tamahori da. Once Were Warriors finaren egilea. Die Another Day filmak, ordea, Along Came a Spider komertzialarekin parekotasun gehiago ditu. Gidoigileen soldatekin aurreztutako dirutza su-artifizialetan xahutu dute ekoizleek, antza. Ikuskizun kerratua da.