Dictators

Okerrik ez bada, urriaren 19an The Dictators taldeak disko berria aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian. New York-eko boskotea olatu guztiak gainditzen jakin duen talde mitikoa da.
1974an New York-en sortutako The Dictators gaur egun punk-rock munduan dabiltzan musikariengan eragin gehien izandako potro-punk taldeetako bat da. Kultura herrikoiaren topikoak eta rock´n´roll mundu alprojaren gehiegikeriak satirizatzean datza beren filosofia: borroka librea, gauerdiko telebista, kultozko filmak, emakumeak edota "fast food" delakoa, kasu.
Dictators-en soinuak "Detroit sound" izenekoaren eragin nabarmena du, eta baita The Who eta 1960ko hamarkadako "garaje"-arena ere. Eragin guzti horiek akorde gutxi batzuetara ekarri, eta gitarra "solo" luzeekin indartzen dituzte. Taldean musikari fin asko aritu izan dira: Andy Shernoff baxujolea, Scott Kemper eta Ross Funichello gitarrajoleak, Stu Boy King baterijolea eta Dick Manitoba abeslaria.
Hasieran dena gaizki!
Garai batean dena gaizki joan zitzaien Dictators-ekoei: beren grabazioekin ez ezik, taldekideen artean ere arazoak izan zituzten. Ondorioz, taldean etengabeko aldaketak izan dira. Horrez gain, irratiek erabat gorroto zuten taldea, kritikariek sekulako egurra ematen zieten, eta entzule gehienek ez zuten beren adarjotzeen zentzua ulertzen. Gainera, gezurra dirudien arren, New York-eko punk mugimenduaren eztandak ez zien batere lagundu, eta jende gehienak Ramones bezalako taldeengan jarri zuen arreta. Gezurra dirudiela diogu, talde guzti horiek Dictators-en eragin nabarmena izan baitzuten.
Dena den, garai zail haietan Dictators-ek hiru disko argitaratzea lortu zuen: "The dictators go gil crazy!" (Epic 1975), "Manifest Destiny" (Asylum 1977) eta "Blood brothers" (Dictators, 1978).
1979an taldea banandu egin zen, baina taldekideek beste proiektu batzuetan jarraitu zuten. Scott Kemper gitarrajoleak Del-Lords taldea sortu zuen, eta bakarlari moduan ere aritu zen. Ross the Boss gitarrajoleak denboralditxo bat egin zuen Shakin Street taldean, eta ondoren urte batzuk eman zituen Manowar matxo-heavy-metal taldean.
Esperientzia haien ondoren, Andy Shernoff, Dick Manitoba eta Ross the Boss elkartu egin ziren berriro, eta Manitoba´s Wild Kingdom punk-metal taldea sortu zuten. 1991n, azkenik, Dictators berriro elkartu zen. Diktadore batzuen elgarretaratzea ez da sekula hain berri ona izan!